Gizartea -
Istripu larria Nafarroan
Hiru pertsona hil dira Ablitasen, ibilgailua errepidetik aterata
Ibilgailua AP-68 autobidtik atera da, eta ondoren hormigoizko egitura baten aurka talka egin du. 58 urteko gidaria eta autoaren atzealdean zihoazen 26 eta 54 urteko bi gizon hil dira istripuan. Bestalde, kopilotuaren eserlekuan zihoan 54 urteko pertsona larri zauritu da.
Agentziak | EiTB Media
Hiru pertsona hil dira arratsaldean, AP-68 autobidean, Ablitasen (Nafarroa). Gainera, ezbehar larrian beste pertsona bat zauritu da.
Nafarroako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, istripua 17:10 aldera gertatu da. Ibilgailu bat errepidetik atera da, eta ondoren hormigoizko egitura baten aurka talka egin du.
58 urteko gidaria eta autoaren atzealdean zihoazen 26 eta 54 urteko bi gizon hil dira istripuan. Bestalde, kopilotuaren eserlekuan zihoan 54 urteko pertsona larri zauritu da. Laurak portugaldarrak dira.
Suhiltzaileak, talde medikoa, bi anbulantzia eta helikoptero bat bertaratu dira.
Tuterako suhiltzaileak lau pertsonak erreskatatu behar izan dituzte, harrapatuta geratu baitira.