Gizartea -

Indarkeria matxista

15 urteko kartzela-zigorra Beasaingo bortxatzailearentzat

Gipuzkoan egindako eta oraindik epaitu gabe dauden beste bost sexu-eraso ere egozten dizkiote.

Beasaingo bortxaketaren epaiketa. Argazkia: EFE
Beasaingo bortxaketaren epaiketa.
Beasaingo bortxaketaren epaiketa. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Auzitegiak 15 urteko espetxe-zigorra ezarri dio 2019an emakume bat bortxatu zuen gizonari. Gipuzkoan 2012tik egindako beste bost sexu-eraso ere egozten dizkiote.

EFE albiste-agentziak aurreratutako sententziaren arabera, 12 urteko kartzela-zigorra jarri diote maltzurkeriaz egindako sexu-abusuen delitu batengatik eta beste 3 lesio delitu batengatik. Era berean, absolbitu egin dute legearen aurkako atxiloketa delitutik.

Gizonaren kontrako lehen sententzia da, 2019an Beasainen egindako bortxaketagatik. Eraso horren ondorioz atxilotu zuten, eta, ondoren, Ertzaintzaren ikerketek antzeko beste bost deliturekin lotu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Beasain Albisteak Matxismoa Sexu erasoak Goierri