Gizartea -

Nafarroa

Hilda topatu dute Hiru Erregeen Mahaian desagertu zen mendizale gasteiztarra

40 urteko mendizale gasteiztarra astearte goizean abiatu zen Linzako aterpetik, eta ordutik desagertuta egon da. Hilotza Ukerdi mendiaren iparraldeko magalean aurkitu dute.

EiTB Mediako bideo batetk ateratako irudia.
EiTB Mediako bideo batetk ateratako irudia.
Gasteizko mendizalearen gorpuak ez zeukan kolpe arrastorik, eta hipotesi nagusia galdu zela da

1:16

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdietako zerbitzuek hilda topatu dute Hiru Erregeen Mahaian desagertuta zegoen 40 urteko mendizale gasteiztarra. Hilotza Ukerdi mendiaren iparraldeko magalean aurkitu dute, 15:00ak inguruan, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Astearte goizean abiatu zen Linzako aterpetxetik, eta iluntzerako itzuli ez zela ikusita, larrialdietako zerbitzuak ohartarazi zituzten eta berehala haren bila hasi ziren. 

Atzo, Guardia Zibilaren mendiko erreskate talde bereziko agenteek makila batzuk topatu zituzten Hiru Erregeen Mahaiaren magal batean; eta suhiltzaileen erreskate taldearen helikopterotik erraketekin egindako arrastoak antzeman zituzten elurretan, Ukerdi mendiaren iparraldeko magalean, beheranzko noranzkoan.

Hain justu ere, inguru horretan aurkitu dute gaur mendizale gasteiztarraren gorpua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Mendiko istripuak Alpinismoaren azken ordukoa Pirinioetako albisteak gaur