Gizartea -

ertzaintzaren ikerketa

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, Internet bidez adingabekoen sexu irudiak eskuratzeagatik

Atxilotutako gizona espetxean da jada. 'Icaro' operazioaren bigarren fasearen baitan izan da atxiloketa. Lehen fasea otsailean izan zen, beste gizon bat atxilotu eta espetxeratu zutenean.

Ikerketaren lehen fasean Ertzaintzak atzemandako gailuak. Argazkia: Irekia
Ikerketaren lehen fasean Ertzaintzak atzemandako gailuak. Argazkia: Irekia
Ikerketaren lehen fasean Ertzaintzak atzemandako gailuak. Argazkia: Irekia

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko gizon bat atxilotu eta espetxeratu dute Iruñean, Internet bidez adingabekoen sexu irudiak eskuratzeagatik, Ertzaintzak abiatutako ikerketa baten baitan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 'Icaro' operazioaren bigarren fasearen baitan izan da atxiloketa. Lehen fasea otsailean izan zen, beste gizon bat atxilotu eta espetxeratu zutenean.

Hala, Gipuzkoako Ikerketa Kriminalerako Lurralde Zerbitzuak, Nafarroako Foruzaingoarekin lankidetzan, 27 urteko gizon bat atxilotu zuen asteartean Iruñean, adingabekoen korrupzioa egotzita, Internet eta sare sozialen bitartez.

Donostiako 3. Instrukzioko Epaitegiaren esanetara ipini ondoren, espetxeratu egin dute atxilotua, bi gizon direlarik orain aipatu ikerketaren testuinguruan kartzelaratutakoak.

Foruzaingoko eta Ertzaintzako kideak atxilotuaren etxean sartu eta hura miatu zuten. Bertan, informazio digitala biltegiratzeko zortzi gailu elektroniko atzeman zituzten.

Gailu horien aurretiazko analisiaren ostean, eduki sexualeko adingabekoen argazki eta bideo ugari aurkitu zituzten. Itxuraz, sare sozialen bidez adin txikikoekin harremanetan jartzen zen eta, modu horretan, haien bideoak eta argazkiak lortzen zituen.

Ikerketak aurrera darrai aurkitutako ebidentzien analisi eta azterketarekin, artxibo ugari baitude horien barnean. Era berean, Ertzaintzak ez du baztertu aurrerago gertakariekin lotutako pertsona gehiago atxilotzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Iruñea gaur Herriak eta Hiriak Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoaren albisteak