Gizartea -

'Petra' ziklogenesia

Bilboko suhiltzaileek hainbat irteera egin behar izan dituzte

Haize ufada bortitzen ondorioz hainbat zuhaitz erori dira eta hiriburuko eraikin batzuen aurrealdean kalteak eragin ditu, baina garrantzia handirik gabeko arazoak izan dira.

Haizeak zakar jo du Bilbon. EFE
Haizeak zakar jo du Bilbon. EFE
Haizeak zakar jo du Bilbon. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ziklogenesiagatik ezarritako alerta laranja bertan behera gelditu den arren, Bilboko suhiltzaileek hainbat irteera egin behar izan dituzte, baina ez da kalte larririk gertatu, suhiltzaileen zuzendariak adierazi duenez.

"Zuhaitzak erori dira eta ikastola batean, esaterako, teilaren bat askatu da, baina dena kontrolpean dago", adierazi du.

Bestalde, 11:10ean Bilboko Saralegi plazako etxebizitza baten aurrealdeko zati bat erori dela berretsi du suhiltzaileen zuzendariak, aluminiozko xaflei airea sartu zaielako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea