Gizartea -

M-15aren urteurrena

Fernandez: 'Ez da M-15eko kanpaldirik egongo, legez kanpokoak baitira'

Espainiako Barne Ministroak azaldu duenez, ez ditu M-15aren urteurreneko manifestazioak debekatuko "legea errespetatuta" egiten badituzte.

Jorge Fernandez Diaz. Efe.
Jorge Fernandez Diaz. Efe.
Jorge Fernandez Diaz. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak gaur adierazi duenez, M-15eko mugimenduak ezin izango du bere urteurrenean Puerta del Solen kanpaldirik egin, kanpaldiak “legez kontrako ekintzak direlako”.

"M-15ek ez du kanpaldirik egingo, kanpaldi horiek legez kontrakoak baitira", esan die ministroak kazetariei Kongresuan, Barne Batzordean agerraldia egin aurretik.

Hala ere, Fernandez Diazek kanpaldiak eta manifestazioak ezberdindu ditu; izan ere, M-15aren urteurreneko manifestazioak ekidingo ote dituzten galdetuta, Fernadezek ezetz esan du, legea betetzen bada manifestazioak “legezkoak" direla. “Oinarrizko eskubide” hori errespetatuko eta babestuko dutela azpimarratu du.

Hala ere, ekitaldiak maiatzaren 1ean hasiko dira; horretarako informazio gune bat ezarriko dute Puerta del Solen. Ekitaldiak maiatzaren 28an amaituko dira.

Maiatzaren 12an manifestazio bat egingo dute, 19:00an, Madrilgo lau puntu ezberdinetatik.

Manifestazio hori Puerta del Solen bukatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea