Gizartea -

GIPUZKOA

Hilotz bat topatu dute Bidasoa ibaian

Joan den martxoaren 12an, migratzaile gazte bat desagertu zen Bidasoa ibaian, eta gaur hilik agertu den laguna bera ote den ikertzen ari dira.

Guardia zibilak Bidasoa ibaiaren inguruan. Argazkia: EFE
Guardia zibilak Bidasoa ibaiaren inguruan. Argazkia: EFE
Guardia zibilak Bidasoa ibaiaren inguruan. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak pertsona baten gorpua topatu du asteazken honetan Bidasoa Ibaian, Irunen, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

Joan den martxoaren 12an, Ibrahim Diallo 24 urteko migratzaile senegaldarra desagertu zen ibai horretan eta bera ote den ikertzen ari dira; izan ere, ez zuten mutila aurkitu, bost egunetan haren bila ibili ondoren. 

Jose Antonio Santano Irungo alkateak bere samina agertu du beste pertsona bat hil delako Bidasoa ibaian. "Gazte asko iristen dira gure herrira, muturreko egoeran, etsita eta muga igarotzeko beraien bizitza arriskuan jartzeko prest, eta gehiegitan tragediak izaten dira", deitoratu du.

Halaber, hildakoaren senideei eta lagunei bere "babesa, elkartasuna eta maitasuna" helarazi dizkie, eta Udala edozertan laguntzeko prest dagoela adierazi du.

Horrez gain, azpimarratu du migrazioaren arazoari Europar Batasunak konponbidea eman behar diola eta berretsi egin du "hemen ere" ezinbestekoa dela "giza korridoreak irekitzea".  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Gaurko titularrak Irun Eguneko albisteak