Gizartea -

UKRAINAKO GERRA

Ukrainatik etorritako pertsonak hartzeko bigarren kontingentzia plana aktibatu du Eusko Jaurlaritzak

Bigarren kontingentzia planak hilabeteko iraupena izango du: apirilaren 1etik 30era.

Ukrainar errefuxiatuak, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Ukrainar errefuxiatuak, Bilbon
Ukrainar errefuxiatuak, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko Eusko Jaurlaritzaren Jarraipen Mahaiak bigarren kontingentzia plana aktibatu du, lehenengoa gaur iraungitzen baitzen.

Lehendakaritzak ohar batean azaldu duenez, bigarren plana hilabetez egongo da indarrean: apirilaren 1etik 30era. Dena dela, beharrezkoa izanez gero luzatu edo berrikusi ahal izango da.

Egitasmoaren helburua harrera duina bermatzea da. Lehenak hasierako edo premiazko harrera zuen xede eta bigarrenak, ostera, gizarteratze eta komunitate prozesuak indartzea eta familiei laguntza material eta psikosoziala ematea.

Bigarren plan honetan bi agertoki aurreikusten dira, baina Eusko Jaurlaritzak ez du irizpide kuantitatiborik ezarri, iritsieren inguruko zenbaketa fidagarririk egin ezin dela iritzita.

Martxoaren 30era arteko datuak aintzat hartuta, 478 pertsonak bete dute Estatuko Harrera eta Integrazio Sisteman eskuragarri dauden plazetako bat. Halaber, polizia-etxeetan 850 pertsonak eskatu dute aldi baterako nazioarteko babesa. Era berean, adin txikiko 265 haur ukrainar matrikulatu dira EAEko ikastetxeetan, eta 746 pertsonak eskatu dute Osakidetzako txartela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Errefuxiatuak azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa