Gizartea -

Alerta laranja elurragatik

Eskola kirola bertan behera utzi dute Araban larunbaterako

Hego Euskal Herria alerta laranja izango da ostiralean eta larunbatean, elurrgatik. Igandeko ekitaldiei eutsi egin diete, eguraldiak hobera egingo duelako.

Gasteiz, zurituta, azaroan. EITB
Gasteiz, zurituta, azaroan. EITB
Gasteiz, zurituta, azaroan. EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Aldundiak bertan behera utzi ditu larunbateko eskola kiroleko ekitaldi guztiak, elur aurreikuspenak direla eta. Hego Euskal Herria alerta laranjan izango da bihar eta etzi, eta 200-300 metrora zurituko du.

Igandeko kirol jarduerei, baina, eutsi egin die oraingoz Aldundiak, iragarpenaren arabera eguraldiak hobera egingo duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak Eskola kirola Arabako Foru Aldundia albisteak