Gizartea -
Garraio publikoa
Bilboko Metroak larunbatean berreskuratuko du ohiko maiztasuna, Astrabuduako murrua behera etorri ostean
Erandio eta Astrabudua geltokien arteko murrua eraitsi egin zen, eta bide bat itxita egon da zenbait egunez.
agentziak | eitb media
Bilboko Metroak ohiko zerbitzua berreskuratuko du larunbat honetan, apirilaren 2an, Erandio eta Astrabudua geltokien artean murru bat behera etorri ostean.
Asteazkenean etorri zen behera murrua, eta ordutik bide bakarretik ibili da metroa.
Metroak jakinarazi du egindako lana behin betiko dela, ez dela behin behinekoa.
Lutxana eta Leioa geltokien arteko tren zerbitzua bere onera itzuliko da horrela larunbat honetan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea