Gizartea -

indarkeria matxista

Emazte ohiarenganako urruntze agindua zuen gizon batek 11 urteko semea hil du Valentzian

Umeak asteburua aitarekin igaro ostean, amak bila joatean eman du abisu, ez baitiote aterik ireki. Gizonak emazte ohiarenganako urruntze agindua zuen indarrean. Atxilotuta dago orain, epailearen esku gelditzeko zain.

Sueca udalerriko kale bat, Valentzian. Argazkia: El Punt Avui
Sueca udalerriko kale bat, Valentzian. Argazkia: El Punt Avui
Sueca udalerriko kale bat, Valentzian. Argazkia: El Punt Avui

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

47 urteko gizon batek 11 urteko semea hil du labankadaka, ustez, Valentziako Sueca udalerriko etxebizitzan, Guardia Zibilak Europa Press agentziari berretsi dionez. Agenteek erasotzailea atxilotu dute.

Igande honetako 14:00ak aldera izan da, 112 zerbitzuak abisua eman du orduan. Guardia Zibila eta Suecako Udaltzaingoa bertaratu dira eta, etxebizitzan sartzean, hilik aurkitu dute adingabea.

Antza denez, umearen amak eman du abisua, asteburua aitarekin eman baitu eta, horren bila joan denean, ez diote aterik ireki.

SAMU zerbitzuko mediku talde bat ere bertaratu da, Valentziako Erkidegoko Osasun Sailaren arabera. Osasun langileek adingabearen heriotza berretsi dute, eta biktimaren ama eta amona ere artatu behar izan dituzte.

Atxilotua Suecako Guardia Zibilaren kuartelera eraman dute, eta epailearen esku utziko dute hurrengo orduetan. Gizonak emakumearenganako urruntze agindua zuen indarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Gizartea bideoak Genero indarkeriaren biktimak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Haurtzaroa albisteak Valentziako Erkidegoa