Gizartea -

Hilketa

Espetxera bidali dute Erandion anaia hiltzea egotzita atxilotutako gizona

Larunbat gauean, 23:00ak baino lehentxeago, liskarra izan zuten bi gizonek Bizkaiko udalerriko etxebizitza batean, eta borroka horretan, 57 urteko anaia hil zuen espetxeratu duten gizonak.

Ertzaintzaren auto bat, Erandion. Artxiboko irudia.
Ertzaintzaren auto bat, Erandion. Artxiboko irudia.
Ertzaintzaren auto bat, Erandion. Artxiboko irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxera bidali dute larunbat gauean Erandioko (Bizkaia) etxebizitza batean izandako borroka batean anaia hiltzea egotzita atxilotutako 56 urteko gizona.

Ertzaintzaren arabera, larunbat gauean, 23:00ak baino lehentxeago, liskarra izan zuten bi gizonek Erandioko etxebizitza batean, eta borroka horretan, 57 urteko anaia hil zuen gizonak.

Gertatutakoaren berri izan bezain pronto bertaratu ziren hainbat agente, eta bertan atxilotu zuten ustezko erasotzailea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio berriak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak