Gizartea -
UKRAINAKO GERRA
Euskal Herrira bidean da Txernobyl elkarteko haurrez osatutako lehen autobusa
Guztira, azken urteako udak Euskal Herrian igaro dituzten 15 haur ukrainar iritsiko dira Ukrainako beren senideekin. Aurreikuspenen arabera, autobusa ostiral gauean edo beranduenera larunbat goizean helduko da Bilbora.
EITB MEDIA
Txernobyl elkartearen harrera programako adingabez osatutako lehen autobusa Poloniatik Euskal Herrira bidean da. Atzo Poloniako Katowice hiritik abiatu zen eta gauzak ondo gaur gauean edo beranduenera larunbat goizean helduko da Bilbora.
Guztira, 56 pertsona dira: 15 heldu eta 41 adingabe. Hain zuzen ere, azken urteetako udak Euskal Herrian igaro dituzten 15 haur eta horien Ukrainako senitartekoak.
"Errusiako tropak Txernobyl gertu dauden herrixketatik irteteak eta komunikazio batzuk berrezarrri izanak izanak ahalbidetu dute mugarri hau", elkartetik azpimarratu dutenez.
Datozen egunetan, Txernobyl elkarteko haurrekin osatutako autobus gehiago abiatuko dira Euskal Autonomia Erkidegora eta Nafarroara.
Txernobyl elkartearen arabera, Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartearen (GBGE) esperientziari eta lan onari esker soilik izan da posible hori guztia.