Gizartea -

Greba orokorra

Lau pertsona gehiago atxilotu dituzte M29ko istiluengatik, Nafarroan

Atxilotuak komisarian daude eta datozen orduetan jarriko dituzte epailearen esku. Duela aste pare bat 14 pertsona atxilotu eta auzipetu zituzten desordena publikoengatik.

Lau pertsona gehiago atxilotu dituzte M29ko istiluengatik, Nafarroan. Argazkia: Efe
Lau pertsona gehiago atxilotu dituzte M29ko istiluengatik, Nafarroan.
Lau pertsona gehiago atxilotu dituzte M29ko istiluengatik, Nafarroan. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona atxilotu dituzte gaur, adingabe bat tarteko, martxoaren 29ko greba orokorrean Iruñean izan ziren istiluetan parte hartzea leporatuta, Espainiako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.

Atxilotuak komisarian daude eta datozen orduetan jarriko dituzte epaileen esku. Duela aste pare bat 14 pertsona atxilotu eta auzipetu zituzten desordena publikoengatik.

LABek agiri batean jakinarazi duenez, Ander Bayano, Saul Arangibel, Fermin Martinez Lakuntza eta adingabe bat dira atxilotuak.

Aipatu iturrien arabera, desordena publikoak egitea eta lanerako eskubidea urratzea leporatzen diete lauei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea