Gizartea -

CERN

LHC azeleragailu erraldoia berriro piztuko dute hiru urte itzalita eman ondoren

Partikula Fisikako Europako Zentroak (CERN) ostiralean martxan jartzea espero du, hiru urte mantentze eta modernizazio lanetan eman ondoren.

Partikula Fisikako Europako Zentroa (CERN) Genevan (Suitza). Artxiboko irudia: EiTB Media
Partikula Fisikako Europako Zentroa (CERN) Genevan (Suitza). Artxiboko irudia: EiTB Media
Partikula Fisikako Europako Zentroa (CERN) Genevan (Suitza). Artxiboko irudia: EiTB Media

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CERNko partikula azeleragailu erraldoia berriz piztuko dute, hiru urte mantentze eta modernizazio lanetan eman ondoren. Makinak oinarrizko partikula bat aurkitu zuen 2012an, Higgs bosoia, hain zuzen ere.

Horrela, Partikula Fisikako Europako Zentroak (CERN) Hadroien Talka-eragile Handia (LHC) ostiral goizean berriro martxan jartzea espero du, baina "egoera teknikoaren" menpe egongo da; izan ere, asteburura arte atzeratzea ez dute baztertzen, bozeramaile batek zehaztu duenez.

LHC munduko partikula azeleragailu indartsuena da, eta 2008an jarri zuten martxan. Unibertsoa osatzen duen materiaren osagaiak aztertzeko aukera ematen du mekanismoak.

LHCn egindako esperientzien bidez, CERNk Higgs bosoia topatu zuen 2021an. Higgs bosoia gainerako partikulei masa ematen dien partikula da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Suitza Zientziaren hedapena