Gizartea -
Urdangarin auzia
CGPJk ukatu egin du Urdagarini 'mesede' egingo diotela
CGPJko presidenteordeak azaldu du Fiskaltzaren eta defentsaren arteko akordioak "egunero" daudela epaitegietan.
Erredakzioa
Fernando de Rosa Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (CGPJ) presidenteordeak adierazi du, "Urdangarin auzia"ren harira, Fiskaltzaren eta defentsaren artean akordioa lortzea ez dela "mesede bat egitea" akusatuari.
"Tankera horretako akordioak egunero jazotzen dira epaitegietan, baina ez da mesede bat egitea", esan du.
Halaber, De Rosak gaineratu du Castro epailea "oso zintzoa" dela eta "herritarrentzako zerbitzari sena" duela.
Hainbat hedabideren aranera, Iñaki Urdangarinek eta Diego Torres Noos institutuko bere bazkide ohiak akordio bat eskaini diote Fiskaltzari, 3,5 milioi itzulita espetxea saihesteko.
Urdangarinen abokatuak, baina, ukatu egin du Ministerio Publikoarekin hitz egin izana.
Fernando de Rosa Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (CGPJ) presidenteordeak adierazi du, "Urdangarin auzia"ren harira, Fiskaltzaren eta defentsaren artean akordioa lortzea ez dela "mesede bat egitea" akusatuari."Tankera horretako akordioak egunero jazotzen dira epaitegietan, baina ez da mesede bat egitea", esan du.Halaber, De Rosak gaineratu du Castro epailea "oso zintzoa" dela eta "herritarrentzako zerbitzari sena" duela.Hainbat hedabideren aranera, Iñaki Urdangarinek eta Diego Torres Noos institutuko bere bazkide ohiak akordio bat eskaini diote Fiskaltzari, 3,5 milioi itzulita espetxea saihesteko.Urdangarinen abokatuak, baina, ukatu egin du Ministerio Publikoarekin hitz egin izana.