Gizartea -

koronabirusa

Intzidentzia altua erregistratu du Nafarroak, baina ospitaleetan ez da igarri

Santos Indurainek esan du ez dela harritzekoa positibo kopurua urteko sasoi honetan baina, edonola ere, intzidentziak "indar handia galdu du", herritarren immunitateagatik.

"Kasuen larritasuna" da osasun sistemak aztertzen duena, Santosen arabera. Artxiboko argazkia: EFE
Pertsona talde bat solasean, musukoa jarrita
"Kasuen larritasuna" da osasun sistemak aztertzen duena, Santosen arabera. Artxiboko argazkia: EFE

I.G. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren intzidentzia altua erregistratu du azken astean Nafarroak, Santos Indurain osasun kontseilariak azaldu duenez. Positibo kopurua gorabehera, ospitaleetako  eta ZIUetako gaixoen tasak baxua izaten jarraitzen du.

Indurainen esanetan, positibo kopuruan izan den gorakada ez da harritzekoa izan, urteko sasoi honetan, eguraldi onagatik, mugikortasun handitu izanagatik eta harreman sozialak ere handitu direlako, baina, edonola ere, intzidentziak "indar handia galdu du", herritarren immunitate tasagatik.

"Kasuen larritasuna" da osasun sistemak aztertzen duena, Santosen arabera eta, alde horretatik, azken astean Nafarroan erregistratu den tasa autonomia erkidegoen artean izandako baxuenetakoa izan da. Tasa hori da, hain zuzen ere, "guk jarraitzen duguna", azpimarratu du.

"Zuhurtziaz jarraitu behar dugu, birusa hemen dagoelako, eta zabaltzen ari delako", esan du Indurainek. Gainera, gogorarazi duenez, pertsona zaurgarrien kasuan, metro t'erdiko segurtasun tartea gorde ezin den lekuetan, eta aireztatze desegokia dagoen lekuetan zein pertsonak pilatzen diren lekuetan musukoa "arduraz erabiltzeko gomendioa" eman da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Koronabirusa