Gizartea -

A-15

A-15 errepidea itxita egongo da asteon, lau gauez, San Lorentzo tunelean lanak egiteko

22:00etatik 06:00etara itxiko dute bidea, Andoaingo noranzkoan Berastegiko lotunetik, eta kontrako noranzkoan, Sorabillatik.

San Lorentzi tunela, A-15ean. Google Maps-etik ateratako irudia.
San Lorentzi tunela, A-15ean. Google Maps-etik ateratako irudia.
San Lorentzi tunela, A-15ean. Google Maps-etik ateratako irudia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Lorentzo-Larre tunelean egiten ari diren obrak direla eta, A-15 errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan, apirilaren 25, 26, 27 eta 28ko gauetan, 22:00etatik 06:00etara

Gipuzkoako Foru Aldundiak zehaztu duenez, Andoaingo noranzkoan, Berastegiko lotunean itxiko dute trafikoa, eta kontrako noranzkoan, Sorabilla auzoan (Berastegi, Gipuzkoa).  

Tunelean, besteak beste, segurtasun-instalazioetarako kontrol-sistema berri bat jarri nahi dute.

Nafarroatik Gipuzkoara doazen erabiltzaileek N-I errepidea hartu beharko dute Andoainen Altsasuraino, eta A-10 errepidea (Sakanako autobia) Irurtzuneraino (Nafarroa).

Berastegi, Elduain edo Berrobira doazen erabiltzaileek aukera izango dute, Andoain aldean, Berastegiko lotunean buelta eman eta GI-2130 errepidetik joateko, Tolosatik Leitzara doan errepidea erabiliz, euren helmugaraino. 

Gipuzkoatik Nafarroara doazen bidaiariek ere N-Ietik jarraitu beharko dute Gasteizerako noranzkoan Altsasuraino eta A-10etik jarraitu Irurtzuneraino.

Lekunberri edo Leitza helmuga duten ibilgailuek GI-2135 errepidea erabili ahal izango dute Tolosatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Euskal herriak Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Eguneko albisteak Andoain albisteak Albisteak 1 errepide nazionala istripuak A-15 autobia Gipuzkoako Foru Aldundia