Gizartea -
Erasoa
Lau gazte atxilotu dituzte Iruñean, beste bat jipoitzea egotzita
19 eta 23 urte bitarteko hiru ondarroar eta durangar bat dira atxilotuak, eta biktimak iraindu egin zituela adierazi zuten. Biktimak, 26 urteko soriarrak, aldiz, hitzik egin gabe gainera joan zitzaizkiola esan zion Poliziari.
Agentziak | EITB Media
Foruzaingoak lau gizon gazte atxilotu ditu Iruñean beste bat jipoitzea egotzita; horrenbestez, lesio delitu bat leporatzen diete.
Larunbatetik iganderako goizaldean, Iruñeko Alde Zaharrean, Foruzaingoaren patruila batek lau gazte ikusi zituen lurrean zegoen beste bat kolpatzen, baina erasotzaileek ihes egin zuten polizia-autoa ikusi zutenean.
19 eta 23 urte bitarteko hiru ondarroar eta durangar bat dira atxilotuak, eta biktimak iraindu egin zituela adierazi zuten.
Biktimak, 26 urteko soriarrak, aldiz, hitzik egin gabe gainera joan zitzaizkiola esan zion Poliziari.
Gazteak kolpe ugari jaso zituen gorputz osoan eta ebakia zuen buruan. Gainera, aurpegian jotako ostiko baten ondorioz, hainbat hortz galdu zituen.