Amarauna -
Txokolatea
Naiara Agirre: “Txokolatea artearekin janzten dugu Txokosfera Leitzan”
Pandemia garaian eman zion forma Txokosfera proiektuari Naiara Agirrek. Jaioterrian ireki du Txokosfera. Txokolatea egiten du bertan Naiarak, eta gainera, esfera formako txokolate puskak ere saltzen ditu. Unai Ruiz margolariak, berriz, kanpotik margotzen ditu esferak.
Arantxa ARza | EITb Media
Zapore desberdineko txokolate puskak eros daitezke Txokosfera Leitzan. Naiara Agirrek bertan egiten du txokolatea, hasi eta bukatu. Baina berezitasun gisa, txokosferak egiten ditu, hau da, esfera formako txokolatea. Batzuetan, oparia txiki bat edo mezua sartzeko eskatzen dute bezeroek. Margotu ere egin daitezke kanpotik. Lan hori Unai Ruiz margolariak egiten du tentu handiz. Gehienbat paisaiak margotzea eskatzen diote bezeroek.
Naiara Agirreri betidanik gustatu izan zaio gozogintza, eta proiektuarekin oso pozik dagoela aitortu du.