Gizartea -
GERTAKARIA
56 urteko gizonezko pasaitar baten bila ari dira Aiako Harrietan
Apirilaren 21etik ez dute haren arrastorik, eta familiak joan den ostiralean jarri zuen salaketa. Ordutik dago martxan bilaketa-operazioa.
EITB MEDIA
56 urteko gizonezko pasaitar baten bila ari da Ertzaintza Aiako Harriak natur-parkean. Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, apirilaren 21az geroztik ez dute haren berririk.
Antza, familiak joan den ostiralean jarri zuen salaketa, eta orduan abiatu zuen Ertzaintzak bilaketa, Aiako Harrietan hasi eta inguruko mendialdeetara zabalduz.
Errenteriako Udaltzaingoa ere ari dira bilaketa lanetan parte hartzen, lan horretarako prestatutako txakurrek lagunduta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea