Gizartea -

Bidaiak

Muskizko LEGO bidaiarien ibilbideak

Igor Lansorena muskiztarra eta LEGO zalea da. Etxean 50 bilduma baino gehiago ditu. Facebookeko foroetan eta LEGO gaiei buruzko wasap taldeetan parte hartzen du. LEGOekin ere bidaiatzen du eta argazkiak Instagramen zabaltzen ditu.

LEGO bat San Mamesen. Argazkia: Igor Lansorena.
LEGO bat San Mamesen
LEGO bat San Mamesen. Argazkia: Igor Lansorena.

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LEGO unibertsoak ez du amaierarik. Ez da gauza berria, baina gero eta jende gehiagok baliatzen ditu munduan zehar egiten dituzten bidaiak plastikozko iruditxo txikiei argazkiak egiteko.

Youtuben LEGOekin argazkiak egiteko tutorialak daude, Flickr-en talde espezifikoak eta Instagramen argazkiak atera eta sare sozialean zintzilikatzen dituztenen kontuak. Facebooken ere talde ugari daude. 

Igor Lansorena LEGOren maitale horietako bat da. Bere bildumako harribitxi handia Muskizko etxean dauka, 50 bilduma baino gehiagoko eraikuntzekin, horietako batzuk oso handiak,  LEGO hiria eraikitzeko balio izan diotenak.

LEGO hiria

Ez da alferrik kalkulatzen LEGOren pieza guztiak munduko biztanle guztien artean banatuko bagenitu, gutxi gorabehera 86 pieza pertsonako egokituko litzaizkigukeela. Pentsa dezakezun adina minifigura eta pieza daude. Igorren kasuan, eraikin modularrez gain, gaiak Star Warseko historioa eta Marvel eta DCren superheroien telesailak eta filmak hartzen ditu, hala nola Atzera etorkizunera eta Mamu-harrapatzaileak filmak edo Friends telesaila.

Igor bezala, jende askok partekatzen du LEGOrekiko zaletasuna. Facebooken LEGOren informazioa eta albisteak partekatzen dituzten pertsona talde bat ezagutu zuen, eta beste 200 pertsonarekin parte hartzen du wasap talde batean.

Halaber, asteburuko ibilbideetan edo oporretan LEGOak eramaten ditu argazkiak ateratzeko eta ondoren Instagramen jartzen dtu. Gainera, bere bidaiekin nahikoa ez badu, beti saiatzen da bere figuraren bat lagunei eta senideei ematen.

Duela gutxi, Indiana Jonesen panpina utzi zien lankide batzuei. Bizitzako kasualitateek, eta, zehazkiago, baranda ezegonkor samar batek, Indi Ramses IV.aren hilobiaren azpian amaitzea eragin zuten, Egiptoko Erregeen Haranean.

Ustekabeko horren aurrean, lehen pentsamendua Ramsesen ondoan uztea izan zen, betiko atseden hartuz. Amazonen ere bilatu zuten ordezko azkar bat, baina panpinatxo madarikatuaren prezioa (batzuk bildumagilearenak dira) izugarria zen. Hortaz, panpina erreskatatzea erabaki zuten, Go Pro kameraren selfie makilaren laguntzaz. Inork begiratzen ez zuenean, hilobira salto egin eta panpina berreskuratu zuten.

 Indiana Jonesen LEGO, Erregeen Haranean.

 

Azkenean Indi onik atera zen, filmetan bezala, eta orain lasai hartzen du atseden etxean.

Beste batean, Islandiara egindako bidaia batean, lagun talde honek berak eraman zuen maileguan Jon Nieveren panpina, Game of Thrones telesail ospetsuko protagonistetako bat. Ezetz asmatu zer gertatu zen?

Ibltari zuria Islandian

Jon Snowek ez zuen lan erraza izan Islandiatik bizirik ateratzeko. Ur-jauzi batean zeudela panpintxoari argazki bat ateratzen, haize-bolada batek panpina bota eta uretara erori zen, korronte handiko eremu batean. Orduko hartan, hanka izterreraino sartu zuen lagunetako batek eta Jon erreskatatu zuen.

Egundoko sustoa hartu zuten panpina eurena ez zelako, baina zorionez LEGOa Muskizera itzuli zen bere jabearekin.

Ez dakigu talde ausart honek bere motxilan mailegatutako LEGOekin bidaiatzen jarraituko duen, baina argi dago anekdota badutela, eta hasiera batean aurreikusitakoak baino abentura gehiago bizi izan dituztela, eta dena, Igorren LEGOei esker edo haien erruz, nork daki!

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bidaiak