Gizartea -

Koronabirusa

Aurrerantzean ez da burbuila-talderik izango Nafarroako ikastetxeetan

Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, ikasleak berriz ere batera egongo ahalko dira ikastetxeko eremu guztietan, jantokian izan ezik.

Ikasleak klase batean. Artxiboko argazkia: EFE
Ikasleak klase batean. Artxiboko argazkia: EFE
Ikasleak klase batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurrerantzean ez da burbuila-talderik izango Nafarroako ikastetxeetan eta ikasleak, berriz ere, elkarrekin egon ahalko dira eskolako eremu guztietan, jantokian eta bazkaltzeko erabiltzen diren bestelako zonaldeetan izan ezik. Gune horietan oraindik ere taldeka egongo dira banatuta.

Espainiako Osasun Publikoak joan den asteartean hartutako erabakietan oinarrituta, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza departamentuak covid-19aren aurkako protokoloa eguneratu du eta prebentzio neurriak arindu ditu.

Protokolo berriak ikastetxe eta maila guztietan izango du eragina: haur hezkuntzan, lehen eta bigarren hezkuntzan, lanbide-heziketan eta Batxilergoan. Hizkuntza eskoletan, eskola artistikoetan eta kirol zentroetan ere aplikatu dute neurri hori.

Horrez gain, gurasoak ikastetxeko eremu irekietara sartu ahalko dira, beren seme-alabei laguntzeko. Hala ere, jende pilaketak saihestu beharko dituzte.

Bestalde, covid-19arekin bateragarriak diren sintomak izanez gero, klasera ez joatea gomendatzen da. Sukarrik eta bestelako sintomarik gabe 24 ordu igarotzea ezinbestekoa izango da ikastetxera bueltatu ahal izateko.

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Hezkuntza Koronabirusa