Gizartea -

Ikerketa

Bilboko ustezko serie-hiltzailearen profila: 25 urtekoa da eta aurrekariak ditu

Gizona ihes eginda dago oraindik. Lau gizonen heriotzarekin zerikusia izan lezake, baina Ertzaintza azken urteetan izandako beste heriotza susmagarri batzuk ikertzen ari da.

Bilboko ustezko serie-hiltzailea. Argazkia: EITB Media
Bilboko ustezko serie-hiltzailea. Argazkia: EITB Media
Bilboko ustezko serie-hiltzailearen profila

1:33

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko lau gizonen heriotzarekin zerikusia izan lezakeen ustezko serie-hiltzaileak 25 urte ditu eta polizia-aurrekariak ditu, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

Susmagarria ihes eginda dago oraindik, baina nazioarteko atxilotze-agindua aktibatu dute horren aurka.

Kriminologoek uste dute erasoen atzean ez dagoela homofobia zantzurik, mobila ekonomikoa dela erabat
Kriminologoek uste dute erasoen atzean ez dagoela homofobia zantzurik, mobila ekonomikoa dela erabat
Kriminologoek uste dute erasoen atzean ez dagoela homofobia zantzurik, mobila ekonomikoa dela erabat

1:25

Bien bitartean, Bizkaiko hiriburuko epaitegietan dagoeneko bi auzibide abiatu dituzte, homizidioagatik. Gainera, EFE agentziak jakinarazi duenez, Valentzian eta Madrilen ere abiatu dituzte gizon gazte horren inguruko ikerketak.

Bilbon, iazko irailetik abendura arte izandako lau heriotzarekin lotuta egon litekeela uste du Ertzaintzak. Dena dela, hirian izandako beste heriotza susmagarri batzuk ikertzen ari dira.

Biktimekin harremana sortzen zuen homosexualen aplikazioak erabilita, hilketen atzetik zergati ekonomikoa egon liteke. Eurekin gelditzen zen eta momentu batean estasi likidoa erabiltzen zuen biktimek borondatea galdu eta bankuko gakoak esateko. Ondoren dirua kentzen zien.

Bilboko epaitegietan bi auzibide daude irekita homizidio kasuengatik eta horrez gain nazioarteko agindu bat emanda dago ustezko hiltzailea atxilotzeko.

Ikerketan bi puntu esanguratsu daude; alde batetik, urriaren 18an Bilboko Zazpikaleetan gizon bat hilda aurkitu zuten bere etxean, eta heriotza berezkoa zela uzte izan bazuten ere, GHB droga aurkitu zioten gero odolean. Eta, bestalde, abenduan gertatutako eraso bat. Susmagarria beste biktima batekin gelditu zen, baina hark auzotarren laguntza eskatu, eta erasotzaileak ihes egin zuen.

Salaketa ipini eta orduan hasi zen Ertzaintza kasu guztiak lotzen, denak susmagarri beraren inguruan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Ertzaintza Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea LGTBI