Gizartea -

Sanferminak 2022

Sanferminetako kartela aukeratzeko bozketa berrabiarazi du Iruñeko Udalak

Atzo, Udaltzaingoak iruzur zantzuak antzeman zituen prozesuan eta Udalak baliorik gabe utzi zituen boto irregular guztiak. Epea 15:30etan irekiko dute.

Sanferminetako leihaketara aurkeztutako kartelak.
Sanferminetako leihaketara aurkeztutako kartelak.
Sanferminetako leihaketara aurkeztutako kartelak.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sanferminetako kartela aukeratzeko bozketari ekingo diote gaur berriro Iruñean, atzo iruzur zantzuak antzeman eta zenbait boto baliorik gabe utzi ostean. Bozkatzeko epea 15:30ean irekiko dute eta gauerdian amaituko da. Kartel irabazlea zein izan den astelehenean jakinarazi dute.

Udaltzaingoak azaldu zuenez, susmagarritzat jotako boto guztien jarraipena egin zuten, eta ustez bozketan parte hartu zuten pertsona askok ez zutela botorik eman egiaztatu zuten. Antza, boto guztiak pertsona batek eman ditu, beste batzuen nortasun-agiriko datuak erabilita, eta bozka guztiak kartel berari eman dizkio.

Udaltzaingoaren txostena ikusita, Udalak erabaki zuen boto irregular guztiak baliorik gabe uztea eta bozketa gaur berrabiaraztea. Bozkatzeko epea 15:30ean irekiko dute eta gauerdian amaituko da. Kartel irabazlea zein izan den astelehenean jakinaraziko dute.  

Bitartean, Udaltzaingoak ikerketzen jarraituko du, iruzurraren xehetasun guztiak argitara ateratzeko, erantzulea harrapatzeko eta epailearen esku uzteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Iruzurrak Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak