Gizartea -

SARI BANAKETA

Emakundek Lucia Martinez kazetaria, 'Pikara' aldizkaria eta 'Berria' egunkaria saritu ditu

"Ingurune berdinzale eta bidezko bat" eraikitzeko orduan komunikabideen garrantzia azpimarratu du Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak.

Sari banaketa, Bilbon. Argazkia: EFE
Sari banaketa, Bilbon. Argazkia: EFE
Emakundek Lucia Martinez kazetaria, 'Pikara' aldizkaria eta 'Berria' egunkaria saritu ditu

0:44

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iazko abenduan sarituen izenak publiko egin ondoren, astelehen honetan banatu ditu Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak bere urteroko sariak. Aurten, Lucia Martinez kazetaria, Pikara Magazine aldizkaria eta Berria egunkaria dira sarituak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin konprometitutako kazetaritzari egindako ekarpenagatik.

"Ingurune berdinzale eta bidezko bat" eraikitzeko orduan komunikabideen garrantzia azpimarratu du Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak. Hedabideek "bizimodu, pentsamendu eta jokabideen" transmisioan erantzukizun soziala dutela gogorarazi du sailburuak.

Bestalde, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak azaldu duenez, "genero ikuspegiko komunikazio unibertsitate hezkuntzatik (Lucia Martinez, EHUko Kazetaritza irakaslea) praktikara (Pikara aldizkaria eta Berria egunkaria)" saritu nahi izan dituzte.

Argazkia: EFE

"Genero-ikuspegia duen komunikazio jarduna" saritu nahi izan du auten Emakundek, "unibertsitate-prestakuntzatik hasi eta aplikazio praktikoraino".

Lucia Martinezek "arlo akademikoari eta kazetaritzariegindako ekarpen aitzindari eta erreferentziala" nabarmendu nahi izan du Emakumearen Euskal Institutuak bereziki. EHUko Informazio Zientzien Fakultateko irakaslea, Kazetarion Berdinsarea zein Pikara Magazine beraren sortzaile izan zen Martinez. Euskal Kazetarien Elkargoko lehen emakumezko dekanoa ere izan zen eta Begira publizitate eta komunikazio ez sexista erabilitzeko Aholku Batzordeko kidea 2013tik hil zen are. EITB Mediako hainbat saiotan ere kolaboratu zuen.

Pikara Magazine aldizkaria, berriz, erreferentziazko espazio feminista bihurtu da "giza eskubideekin duen konpromisoagatik. Berdintasunarekiko duen konpromisoagatik, emakumeen mugimenduen dokumentazio lanagatik eta emakumeek komunikabideetan parte hartzeko eskaintzen duen aukeragatik, batez ere".

Pintadas machistas en la fachada de la revista Pikara Magazine. Foto: EFE

Aldizkariaren lokalak erasoak jasan ditu behitu baino gehiagotan. Azkena, 2020ko irailean, pintaketa matxistak salatu zituen kazetarien eta berriemaileen segurtasuna bermatzea helburu duen Europako Kontseiluaren plataformak.

Berria egunkariak berdintasunarekin eta feminismoarekin duen konpromisoa ere nabarmendu du Emakumek, "kalitatezko informazioaren bidez, genero-ikuspegia eguneroko jardunbidetzat hartzen baitu erredakzio-lanean".

Gainera, bereziki azpimarratu nahi dute indarkeria matxistaren tratamenduan egindako ekarpena, estilo liburua sortu izan eta berdintasun planak bultzatu izana bere baitan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Emakunde Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa Kazetaritza