Gizartea -

IMMIGRAZIOAREN DRAMA

Gutxienez 44 pertsona hil dira Mendebaldeko Saharako kostaldean patera bat hondoratuta

12 pertsona bizirik atera dira, baina Marokoko agintariek atxilotu egin dituzte. Ontzia Kanarietara zihoan.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan, gutxienez 44 pertsona hil dira Mendebaldeko Saharako kostaldean patera bat hondoratuta. Gainera, 12 pertsona bizirik atera dira, baina Marokoko agintariek atxilotu egin dituzte.

Ezbeharra Aaiundik 190 kilometro hegoaldera eta Kanaria uharteetatik 100 itsas miliara gertatu da.

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak Twitter sare sozialaren bitartez jakinarazi duenez, hildako 44 pertsona horietako zazpiren gorpuak atera dituzte itsasotik.

Hondoratzearen berri eman duen elkarteak ez du jakinarazi hildakoak nongoak diren, ezta tartean haurrak eta emakumeak ote dauden ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Naufragioak Kanariak albisteak GKEen albisteak Mendebaldeko Sahara