Gizartea -

GERTAKARIAK

Emakume bat zauritu da Endarlatsan bere txakurrak eraso eginda

Gaztea Bidasoko Ospitalera eraman zuten, eta ordu batzuetara eman zioten alta.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume gazte bat larri zauritu da igandean Endarlatsan, Irungo zonaldean, bere txakurrak eraso eginda. Dirudienez, animalia, American Stafford arrazakoa, gazteari oldartu zitzaion.

Emakumea Bidasoko Ospitalera eraman zuten, eta handik ordu batzuetara eman zioten alta.

Nafarroako Foruzaingoaren, Ertzaintzaren eta Irungo Udaltzaingoaren patruilak bertaratu ziren erasoa izan zen tokira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Euskal herriak Gipuzkoako albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Irun argazkiak Albisteak Nafarroako Foru Polizia Animalia basatiak