Itxi

Gizartea

Bonolotoa

Bonolotoak ia milioi bat euro utzi du Gasteizen

Agentziak | EITB Media

Lehen Kategorian saritutako boleto bakarra izan da. Guztira, 983.105,33 euro jasoko ditu sarituak.

Gasteizko lehen mailako asmatzaile batek 983.105,33 euroko saria lortu du atzo egindako zozketan. Kategoria horretako asmatzaile bakarra izan da Loterias y Apuestas del Estadoren arabera. Saritutako boletoa Posta pasabideko 1 zenbakidun loteria-administrazioan balioztatu dute.

Zenbaki hauek osatu dute konbinazio irabazlea: 2, 11, 27, 32, 35 eta 40. Zenbaki osagarria 3a izan da, eta itzulketa, 4 zenbakia. Zozketaren diru-bilketa 2.491.998,5 eurokoa izan da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena