Gizartea -
Itzulia Women
2022ko Itzulia Women lasterketak eragina izango du errepideetan
Itzulia Women txirrindulari-probaren lehen edizioa maiatzaren 13tik 15era bitartean egingo dute. Hirugarren etapan (Donostia-Donostia) izango du lasterketak eraginik handiena trafikoan.
EITB Media
Itzulia Women lasterketaren lehen edizioa maiatzaren 13 abiatuko da Gasteiztik, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zehar ibiliko da. Hiru egunez pedalei eragin ostean, Itzulia Donostian amaituko dute parte-hartzaileek, hilaren 15ean. Lasterketak erabiliko dituen errepideetan eragina izango duela adierazi du Segurtasun Sailak; aldaketa handienak azken etapan (Donostia-Donostia) izatea espero da.
Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa, eta Ertzaintzako agenteek eta lasterketak zeharkatuko dituen udalerrietako udaltzaingoek parte hartuko dute bertan.
2022ko Itzulia Women lasterketak errepideetan eragingo dituen aldaketak hauek izango dira:
Ostirala, maiatzak 13. Lehen etapa: Gasteiz – Bastida
Etaparen kilometroak orotara: 105,9 km.
Lasterketak ez du eragin handirik izango trafikoan.
Larunbata, maiatzak 14. Bigarren etapa: Mallabia-Mallabia
Etaparen kilometroak orotara: 118,3 km.
Eragin puntuala N-634 errepidean: Areitio eta Durango artean (10:00-10:30) eta Eibar eta Ermua artean (13:00-13:10).
Igantea, maiatzak 15. Hirugarren etapa: Donostia-Donostia
Etaparen kilometroak orotara: 139,8 km.
Trafiko aldaketak egongo dira Donostiako sarbideetan, Tolosa Hiribidean eta Añorgan, GI-20 errepidean, 09:00etatik 09:30era.
Eragin puntuala N-634 errepidean, Txikierdi bidegurutzearen eta Orio artean, 09:20 aldera eta 11:00etan.
Eragin puntuala GI-636 errepidean, Errenterian, 11:10 aldera eta 13:00etan.
Eragin puntuala N-638 errepidean, aireporturako sarreran, baita GI-636 errepidean ere, Irungo sarreran, 11:45etik 12:30era.
Segurtasun Sailak gomendatu du errepideen egoera kontsultatzeko 011 telefono-zenbakian, www.trafikoa.euskadi.eus webgunean, @TrafikoaEJGV Twiterreko kontuan edo TrafikoaEJGV aplikazioan.