Gizartea -

Eraso matxista

Ortuellako sexu-erasoagatik atxilotutakoak komisarian jarraitzen du

Herriko jaietan parte hartzen duten erakunde guztiek asteburu honetako ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki dute, eraso matxista gaitzesteko eta erasoa jasan duen emakumeari elkartasuna adierazteko.

Jendetzak salatu zuen atzo erasoa Ortuellan.
Jendetzak salatu zuen atzo erasoa Ortuellan.
Jendetzak salatu zuen atzo erasoa Ortuellan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean, Ortuellan emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita atxilotutako gizonak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen esku noiz uzteko zain.

Erasoari erantzuteko, Bizkaiko udalerri horretako jaietan parte hartzen duten erakunde guztiek aho batez erabaki zuten atzo, larunbatean, asteburu honetako jai-ekitaldi guztiak bertan behera uztea, eraso matxista gaitzesteko eta erasoa jasan duen emakumeari eta haren familiari elkartasuna adierazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Ortuella Albisteak Matxismoa Sexu erasoak