Gizartea -
Trafikoa
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Ibilgailuen Azterketa Teknikoa, argiak eta pneumatikoak kontrolatuko dituzte
Kanpaina astelehen honetan hasiko da, eta maiatzaren 22ra arte luzatu. IATa eguneratuta ez izatea arau-hauste larria da, eta 200 euroko zigorra du.
EITB MEDIA
Bigarren mailako errepideetan dabiltzan ibilgailuen baldintza teknikoak ikuskatzeko kanpaina abiatuko dute gaurtik aurrera Ertzaintzak eta Udaltzaingoak, Eusko Jaularitzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.
Erabilera publikoko errepideetan zirkulatzeko araudi bidez ezarritako baldintzak betetzen diren zaintzea izango da kanpainiaren helburua. Batez ere ikuskatuko dira Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT), argiak eta pneumatikoen egoera.
IATa eguneratuta ez izatea arau-hauste larria da, eta 200 euroko zigorra du. Argiei dagokienez, anomaliaren bat hautematen bada, gidariari jakinaraziko zaio lehenbailehen konpon dezan. Anomalia horiek bidean gertatzen badira, ez da eragotziko jarraitzea, baldin eta arriskutsua ez bada; izan ere, gaur egun ez da nahitaezkoa ordezko lanparak eramatea. Bestalde, pneumatikoek gutxienez 1.6 mm-ko errodadura-sakonera izan behar dute, babarik, deformaziorik, hausturarik edo pitzadurarik gabe.
Kanpaina maiatzaren 22ra arte luzatuko da.