Gizartea -
Bi hildako eta zauritu bat
Leherketa AHTko lanen ondorioa zela uste izan dute bizilagunek
Lekukoen arabera, aurreko egunean bertan gas-bonbona erosi zuten lehertutako baserriko hiru bizilagunek: Jose Ignacio Uriartek, Izakun Aranak emaztea eta Milagros Arana ahizpak.
Erredakzioa
Arrasaten eraitsitako baserriaren inguruko bizilagunek leherketa handia entzun dute goizaldean, baina ez diote garrantzirik eman Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanengatik egindako kontrolpeko leherketa izan dela uste izan dutelako.
Hori da, hain zuzen, Gesalibar auzoko bizilagunek kontatu dutena. Gesalibar auzoa Arrasateko nekazaritza-eremu batean dago. Bertako "Aldape" baserria izan da lehertu eta erabat suntsituta geratu dena.
"Argi Errota" baserriko bizilagunek kazetariei esandakoaren arabera, 03:15ean leherketa handia entzun dute. Ohea ere dardarka sumatu dute, baina, esan bezala, AHTko lanen ondorioa baino ez zela pentsatu dute.
07:00ak arte ez dira gertatutakoaz ohartu eta orduan eman diete abisua larrialdietako zerbitzuei.
Gas-bonbonaBizilagunek aditzera eman dutenez, atzo bertan, ohi bezala, gas-bonbona erosi zuten lehertutako baserriko hiru bizilagunek: Jose Ignacio Uriartek, Izakun Arana emazteak eta Milagros Arana ahizpak.
Herrizaingo Sailak konfirmatu egin du Ertzaintzak bonbona bat aurkitu eta hartu duela gertatutakoa argitzeko.