Gizartea -
LGTBI+fobiaren aurkako eguna
Euskal gazteen % 63k uste du indarkeria homofoboa nahiko zabalduta dagoela
Gazteen Euskal Behatokiak egindako inkesta baten arabera, 15 eta 30 urte bitarteko gazteen % 22,2k uste du homofobia "oso hedatuta" dagoela, eta % 40,8k uste du "nahiko hedatuta" dagoela gazteen artean. Emakumeen % 72,5ek eta gizonen % 53,9k adierazi dute hori.
Agentziak | EITB Media
EAEko 15-30 urteko gazteen % 63k uste du indarkeria homofoboa nahiko hedatuta dagoela euskal gazteen artean. Zehazki, % 22,2k uste du "oso zabalduta" dagoela, eta % 40,8k "nahiko zabalduta" dagoela, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak zabaldutako datuen arabera.
Astearte honetan Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadiko gazteen artean indarkeria homofoboaren hedapenari buruz gazteek duten iritziari buruzko azterketaren zenbait datu zabaldu ditu Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteen Euskal Behatokiak.
Azterlan horren arabera, emakume gazteek gizonek baino neurri handiagoan adierazi dute dute indarkeria mota hori gazteen artean zabalduta dagoela, hala uste dute emakumeen % 72,5ek eta gizonen % 53,9ek.
Datu horiek Gazteen Euskal Behatokiak 2021eko abenduaren 1etik 13ra bitartean online egindako inkesta batetik atera dira. Inkesta horretan 15 eta 30 urte bitarteko ia 5.000 gazteren iritziak jaso ziren; ziurrenik, udan argitaratuko dira azterlanaren emaitza osoak.