Gizartea -

Kontrabandoa

Araudia betetzen ez zuten 2.500 produktu kosmetiko kendu dituzte Iruñeko denda batetik

Guardia Zibilak 2.543 lurrin, produktu kosmetiko eta higiene pertsonaleko produktu konfiskatu ditu, merkatuan 8.899 euroko balioa dutenak. Establezimendua salatu dute Europar Batasunetik kanpoko salgaiak baimenik gabe merkaturatzeagatik.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Guardia Zibilak ia 9.000 euroko balioa zuten 2.500dik gora lurrin, produktu kosmetiko eta higiene pertsonaleko produktu kendu ditu merkatutik, indarrean zeuden osasun-baldintzak betetzen ez zituztela eta kontsumitzailearentzat arriskutsu izan zitezkeela ikusita. 

Erakundeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Iruñean denda batean Europaz kanpoko herrialdeetako hainbat produktu saltzen zituztela jakin zuten.

Agenteek ikuskapen bat egin zuten, eta ikusi zuten, hain zuzen ere, merkaturatzeko baimenik ez zuten higiene pertsonaleko produktuak zituztela salgai, legez kanpo. 

Hala, merkatuan 8.899 euroko balioa duten 2.543 produktu konfiskatu ditu guztira Guardia Zibilak.

Salaketa jarri diote establezimenduaren jabeari, Europako Erkidegokoa ez den merkataritza zilegiko salgaiak merkaturatuta Kontrabandoa Zigortzeko 12/95 Legea hausteagatik. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak