Gizartea -

Gas-leherketa

Arrasaten eroritako baserrian bizirik atera den emakumea, larri

Gesalibar auzoan dagoen Aldape baserria erori egin da gas-leherka baten ondorioz. Emakumezko bat, hildako gizonaren emaztea eta emakumezkoaren ahizpa, oso larri zaurituta atera dute hondakin artetik.

Aldape baserriaren egoera, erori ostean. Argazkia: EITB
Aldape baserriaren egoera, erori ostean. Argazkia: EITB
Baserri bat erori da Arrasaten, gas-leherketa baten ondorioz

01:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurutzetako ospitalean larri jarraitzen du Aldape baserritik bizirik atera zuten emakumea.

Arrasateko (Gipuzkoa) Gesalibar auzoan baserri bat erori zen atzo eta bertan bizi ziren hiru lagunetako bi, 65 urteko gizonezkoa eta 57 urteko emakumea, hil egin dira hondakinek azpian harrapatuta. Baserrian hiru lagun bizi ziren, tartean hildako gizonezkoaren emaztea eta emakumezkoaren ahizpa, 63 urtekoa. Oso larri atera zuten hondakin artetik eta helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera.

Bi hildakoen gorpuak Donostiako Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman zituzten autopsia egiteko.

Herrizaingo Sailak baieztatu duenez, gas-leherketa baten ondorioz erori zen eraikina.

Lehenengo gorpua, 65 urteko gizonezkoarena, eztanda gertatu zela jakin eta gutxira aurkitu zuen Ertzaintzak, goizean goiz.

Era berean, gizon horren emaztea, 63 urtekoa, bizirik erreskatatzea lortu zuten eta Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, oso larri, helikopteroz.

Azkenik, zaurituaren ahizpa, 57 urtekoa, 11:00k aldera aurkitu zuten hondakinen artean, hilda.

Gesalibar auzoko bizilagun batek eman zion abisua Ertzaintzari 07:15 aldera. "Aldape" baserria apartatuta dago Gesalibar auzoan, izan ere, gertuen dagoen baserria 200 metrora dago. Gainera, abiadura handiko trenaren lanak egiten ari dira inguruan eta leherketak oso ohikoak dira. Hori dela eta, baserria erori zenean entzun zen zaratak, ez zituen bizilagunak larritu.

'Irudia lazgarria da; ez dago harri bat ere bestearen gainean'

Joseba Erramun Askasibar Arrasateko alkateordeak azaldu duenez, "irudia lazgarria da, ez dago harri bat ere bestearen gainean".

'Ohean aurkitu dugu, ahuspez; dirudienez, ez du sufritu'

"Logelan zegoen, ohean, ahuspez etzanda; hori ikusita, sufritu ez duela eta gertatutakoaz ohartu ez dela uste dugu", esan de Pedro Anitua Jaurlaritzako Larrialdietako zuzendariak Arrasateko baserriaren leherketan hildako emakumezkoari buruz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea