Gizartea -
Adingabeak
Bilboko Maristak ikastetxeko emakumezkoen aldagelan kamera bat jarri duten ikertzen ari da Ertzaintza
Ikasleek aurkitu dute gailua. Ikastetxeko zuzendaritzak adierazi du atzo izan zuela gertakariaren berri eta "bere esku dagoen guztia" egiten ari dela "kasua konpon dadin".
Agentziak | EITB Media
Ertzaintza Bilboko Maristak ikastetxeko igerilekuetako emakumezkoen aldagelan grabazio-dispositibo bat aurkitu ote duten ikertzen ari da, Poliziaren bozeramaile batek Efe agentziari baieztatu dionez.
Dispositiboa Batxilergoko ikasleek aurkitu dute, eta ikastetxeko zuzendaritzak egoeraren berri izan duenean, salaketa jarri du Ertzaintzaren aurrean.
Familiei bidalitako adierazpen batean, eskolako zuzendaritzak deitoratu egin du ikasleak arriskuan jartzen dituen edozein egoera. Zuzendaritzak "ez daki" gertaera horien "norainokoa", eta "kasua konpontzeko bere esku dagoen guztia" egiten ari da.
Ikastetxetik adierazi dute atzo izan zutela gertakariaren berri eta zehaztu dute ez dutela adierazpen publikorik egingo, oraingoz behintzat.