Gizartea -
Nafarroa
Hiru urteko haur bat hil da Corellan, ur oxigenatua edanda
Larrialdietako zerbitzuak bertaratu eta suspertzen saiatu dira, baina umea bertan hil da. Corellako alkateak azaldu duenez, biktima Las Doce Tribus izeneko komunitatearen familia batekoa zen. Elikagai ekologikoen ekoizpen eta salmenta dute ogibide.
Iker Gonzalez | EITB MEDIA
Hiru urteko mutiko bat hil da gaur, osteguna, Nafarroako Corella herrian, ur oxigenatua edanda.
Gertatutakoaren berri izan ostean, Corellako Udaltzaingoko zein Foruzaingoko agenteak bertaratu dira, eta suspertzeko lanak hasi dituzte.
Ondoren, osasun zerbitzuko langileak ere bertara joan dira eta umea salbatzeko lanekin jarraitu dute. Alabaina, haurra bertan hil da.
Gorka Garcia Corellako alkateak azaldu duenez, biktima Las Doce Tribus izeneko komunitatearen familia batekoa zen. Elikagai ekologikoen ekoizpen eta salmenta dute ogibide.
Garciak gertakaria deitoratu du, eta komunitateko kideak "jende oso atsegina" direla azpimarratu du.