Itxi

Gizartea

Gaixotasunak

Tximino-baztanga hainbat herrialdetan zabaldu da eta MOEk paziente susmagarriak isolatzea gomendatu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Edonola ere, adituek azpimarratu dute birusak sintoma arinak eragiten dituela eta covid-19a baino gutxiago kutsatzen dela.

03:22
Baztanga arruntaren txertoa jartzea gomendatzen dute. Bideotik hartutako irudia.

Tximino-baztanga pixkanaka-pixkanaka munduan zabaltzen ari da eta dagoeneko hainbat herrialdetan baieztatu dituzte kasuak, tartean Espainian, Portugalen eta Ameriketako Estatu Batuetan (AEB).

Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Zentroak atzo jakinarazi zuen lehen kasua detektatu dutela AEBn. Espainian, zortzi kasu baieztatu dituzte, denak Madrilen. Portugalen 20 bat lagun kutsatu dira eta Suediak gaur iragarri du lehen kasua eta gehiago izan daitezkeen ikertzen ari dela.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak zehaztu du oraingoz ez dela tximino-baztanga kasurik agertu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Gauzak horrela, Munduko Osasun Erakundeak arretaz aritzeko eskatu die herritarrei, oro har, eta osasun zentroei, zehazki.

Hala, positibo baten kontaktu estuei jarraipena egiteko eta kutsatuta egon daitezkeen pazienteak isolatzeko gomendatu du.

Sintoma arinak eta ez oso kutsakorra

Judit Villar Bartzelonako Mar ospitaleko nazioarteko osasun unitateko koordinatzaileak azaldu duenez, tximino-baztangak sintoma arinak eragiten ditu eta kutsatzeko ezinbestekoa da bi pertsona denbora luzez harremanetan egotea.

Horrez gain, zehaztu du covid-19a baino gutxiago kutsatzen dela eta sekrezioen bidez transmititzen dela, eta aerosolen bitartez.

Ildo horretan, Villarrek azpimarratu du oraindik ez dagoela frogatuta sexu harremanak izateagatik kutsatu daitekeen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena