Gizartea -
TRAFIKOA
Zuraideko eta Kanboko 21 urteko bi mutil hil dira Biriatun izan den trafiko-istripuan
07:00etan izan da ezbeharra, A-63 autobidean, Biriatuko ordainlekutik gertu, Gipuzkoako noranzkoan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute.
EITB MEDIA
21 urteko bi mutil hil dira, gaur goizean, Biriatun izan den trafiko-istripuan. Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute A-63 autobidean, 204 kilometroan, 07:00ak aldera, oraindasaritik gertu.
Kolpearen ondorioz, autoan zihoazen bi gazteak tokian bertan hil dira, eta suhiltzaileen laguntza behar izan dute gorpuak ibilgailutik ateratzeko.
France Bleu irrati emandegiak zabaldu duenez, hildakoak Zuraideko eta Kanboko bi gazte direla baieztatu dio Zuraideko auzapezak. Kamioiko gidaria, berriz, 45 urteko gizonezko lituaniar bat da, eta onik dago.