Itxi

Gizartea

osasuna

Tximino-baztangaren aurrean diskurtso arrazista eta homofoboez ohartarazi du NBEk

agentziak | eitb media

Estereotipo arrazista eta homofoboak indartzen dituzten hizkeraz eta iruditeriaz ohartarazi du NBEko hiesaren aurkako programak. Nabarmendu duenez, "zenbait gizatalderenganako estigmak eta erruak agerraldi baten aurreko erantzuna kaltetu dezakete".

  • Laborategiko langile bat. Argazkia: EFE

    Laborategiko langile bat. Argazkia: EFE

Nazio Batuen Erakundeko GIB/hiesaren aurkako Programa Bateratuak (ONUSIDA) ohartarazi duenez, azken tximino-baztanga agerraldiari buruzko zenbait informazio eta iruzkinek "estereotipo arrazista eta homofoboak indartzen dituzten" hizkerak eta irudiak darabiltzate, afrikar herritarren eta LGBTI pertsonen estigmatizazioa areagotuz.

"Hiesarengandik ikasitako lezioek irakatsi digutenez, zenbait gizatalderenganako estigmak eta erruak agerraldi baten aurreko erantzuna kaltetu dezakete", adierazi du elkarteak ohar batean.

ONUSIDAK gogorarazi duenez, 12 herrialdetan izandako agerraldi honetako 92 kasuetako asko LGBTI pertsonengan antzeman diren arren, kutsatzeko arriskua ez da kolektibo horretara mugatzen; gaixotasuna duten pertsonekin hurbileko kontaktu fisikoa izan duen pertsona oro kutsatu daiteke.

"LGBTI komunitateari eskertu nahi diogu kontzientziaziorako bidean lider gisa jokatu izana, eta berriro diogu gaitz honek edonori eragin diezaiokeela", azpimarratu du Matthew Kavanagh ONUSIDAko zuzendariak.

Elkarteko arduradunak berretsi egin du erretorika estigmatizatzaile batek "beldur klima" sor dezakeela, jende askok osasun zerbitzuetara ez jotzea erabaki dezakeelarik, kasu berrien jarraipena egitea zailduz.

Gaitz endemikoa da hegoaldeko eta erdialdeko Afrikan, eta ez da duela 40 urte mundu mailan deuseztatutako baztanga konbentzionala bezain arriskutsua. Azaleko erupzioak sorrarazten dituen sukar biziarekin manifestatu ohi da, aurpegian batik bat.

Zauriekin, gorputzeko isuriekin, tantaxkekin eta kutsatutako materialarekin kontaktuak eragiten du transmisioa, eta sei eta hamahiru egun arteko inkubazio aldia izan ohi du, hiru astetara ere irits daitekeen arren.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena