Itxi

Gizartea

Gaixotasunak

Osasun Publikoaren Batzordeak azpimarratu du tximino-baztangaren kasu guztiak arinak direla

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Osasun Publikoaren Batzordeak orain arte agertu diren tximino-baztanga kasu guztiak arinak direla egiaztatu du eta, ondorioz, ez du neurri berezirik hartu agerraldiei aurre egiteko.

  • Tximino-baztangak azalean eragindako zauriak. Artxiboko argazkia: EFE

    Tximino-baztangak azalean eragindako zauriak. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Estatuan agertu diren tximino-baztanga kasu guztiak arinak direla egiaztatu du Osasun Publikoaren Batzordeak eta, ondorioz, gaixotasun horren jarraipenerako eta kontrolerako neurri berezik ez hartzea erabaki du. Edonola ere, Lurraldeen arteko Osasun Batzordea asteazken honetan bilduko da gaia berriro aztertzeko.

Osasun Ministerioaren arabera, Carlos III Osasun Institutuak 51 baztanga kasu baieztatu ditu, horietako 20 tximinoarenak. Gainerako kasuen emaitzak ez dituzte argitu oraindik.

Munduko Osasun Erakundeak jakinarazi duenez, 106 kasu susmagarri detektatu dituzte herrialde ezberdinetan. Kutsatze gehienak Espainian, Portugalen eta Erresuma Batuan eman dira.

Agerraldi gehienak Europako herrialdeetan baieztatu dituzten arren, tximino-baztanga kasuak Pakistanen, Israelen, Kanadan, Ameriketako Estatu Batuetan eta Australian antzeman dituzte ere.  

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena