Gizartea -

NAFARROA

Erdi Aroko 25 hilobi aurkitu dituzte Iruñeko Basotxo kaleko lanetan

XVI. mendera arte bertan kokatuta zegoen San Frantziskoko komentu zaharrararekin lotura duen kanpai-galdategi bat ere topatu dute.

Langile bat Basotxo kalean topatutako bi giza eskeletoren ondoan. Argazkia: Iruñeko Udala
Langile bat Basotxo kalean topatutako bi giza eskeletoren ondoan
Langile bat Basotxo kalean topatutako bi giza eskeletoren ondoan. Argazkia: Iruñeko Udala

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erdi Aroko 25 hilobi aurkitu dituzte Iruñeko Basotxo kalea oinezkoentzat bihurtzeko egiten ari diren lanetan, Udalak gaur goizean ohar bidez jakinarazi duenez. Halaber, XVI. mendera arte bertan kokatuta zegoen San Frantziskoko komentu zaharrarekin lotura duen kanpai-galdategi bat ere topatu dute. 

Iruñeko Udaleko Gerentziako eta Hirigintza Batzordeeko kideek lanak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute gaur goizean.

Iragan urteko uztailean egindako zundaketa arkeologikoetan sei giza eskeleto hauteman zituzten. Apirilaren 25az geroztik, ostera, 25 hobi aurkitu dituzte euri-uren zanga egiteko lanetan, Gipuzkoa etorbideak Pio XII.aren etorbideak eta Navas de Tolosaren kaleek bat egiten duten tarte horretan.

Aurkitutako giza hezur horietako batzuk pertsona helduak dira eta beste batzuk, haurrak. Hezurrak ekialdetik mendebaldera orientatutako hobietan daude lurperatuta, eliza katolikoaren errituari jarraituz. Hori kontuan izanda eta XIII eta XVI. mende artean egindako lurperatzeak direla aintzat hartuta, 1246 eta 1521 urteen artean bertan kokatuta zegoen San Frantziskoko komentuarekin lotura dutela uste dute.

Lurrean modu sinplean egindako hobiak dira eta, itxura guztien arabera, hildako pertsona horietako batzuk hilkutxan edo egurrezko estalki batekin tapatuta ehortzi zituzten. Gainera, bi hobiratze maila antzeman dituzte eta horregatik uste du hilerria kaleka antolatuta zegoela nolabait esateko.

Indusketa horietan hainbat horma zati ere topatu dituzte, segur aski, komentua osatzen zuten eraikinenak. Horma horien kanpoko aldean metalak urtzeko galdategi bat, kanpaien moldeak, brontze eta ikatz arrastoak eta errautsak ere agertu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Euskal herriak Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Arkeologia albisteak Iruñeko Udala albisteak