Itxi

Gizartea

Tximino-baztanga

"Tximino-baztangaren agerraldia oraindik kontrola daiteke", Munduko Osasun Erakundearen arabera

Agentziak | EITB MEDIA

Rosamund Lewis baztangan aditu eta NBEren agentziaren Larrialdien Programako kideak uste du birusa ez dela aldatu eta pandemiaren murrizketak kendu izanari egotzi dio transmisioa.

  • Tximino-baztangak azalean utzitako markak.

    Tximino-baztangak azalean utzitako markak. Argazkia: EFE

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) nabarmendu duenez, 16 herrialdetan atzemandako tximino-baztangaren agerraldia "kontrola daiteke oraindik", transmisioa "txikia" da eta.

"Birus horri buruz dakigunaren arabera, agerraldia kontrolatzeko modua badugu oraindik, helburua eustea eta geldiaraztea da", adierazi du Rosamund Lewis baztangan aditu eta NBEren agentziaren Larrialdien Programako kideak.

Horren iritzian, ez dirudi birusa aldatu denik. Transmisioaz galdetuta, pandemiaren murrizketak kendu eta pertsonen arteko harremanak hazi izanari egotzi dio.

MOEk gogorarazi duenez, birusa harreman estuak izan ostean zabaldu da, baina listu bidez eta kutsatutako oheko arropen bitartez ere kutsa daiteke. "Oraindik ez dakigu gorputzeko jariakinen bidez ere kutsatzen ote den", aitortu du Lewisek. Pertsona zaurgarriei "kontuz" ibiltzeko eskatu die eta gogorarazi "edozein pertsonari" eragin diezaiokeela.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena