Gizartea -

Eguraldia

Giro epela eta eguzkitsua izango da nagusi asteburuan

Astegun ezegonkorrak izan ondoren, larunbatean eta igandean hodeiak desagertu eta eguraldi eguzkitsua izango dugu Euskal Herrian. Tenperaturak 20-25 ºC-ren bueltan egongo dira.

Behe-lainoarekin hasiko da larunbata, baina, apurka-apurka, argitzen joango da eguna. Argazkia: EFE.
Behe-lainoarekin hasiko da larunbata, baina, apurka-apurka, argitzen joango da eguna. Argazkia: EFE.
Behe-lainoarekin hasiko da larunbata, baina, apurka-apurka, argitzen joango da eguna. Argazkia: EFE.

I. R. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriak giro eguzkitsu eta tenperatura epelak berreskuratuko ditu datozen egunotan, EITB Mediaren meteorologia-zerbitzuak egindako iragarpenaren arabera.

Larunbatean, behe-lainoarekin esnatuko dira bailarak, eta behe-hodeiak nagusi izango dira ipar isurialdean, batez ere ekialdean. Hala ere, egunak aurrera egin ahala, eta bereziki eguerditik aurrera, hodeiak desagertuz joango dira eta eguraldi eguzkitsua nagusitzen hasiko da. Tenperaturek ere gora egingo dute zertxobait, eta 20 eta 20-25 ºC-ren bueltan ibiliko dira kostaldean eta Araba eta Nafarroan, hurrenez hurren.

Igandean, eguzkia izango da nagusi Euskal Herri osoan. Goizean goiz lanbroa eta behe-lainoa ager daiteke zenbait tokitan, baina zerua garbituko da orduek aurrera egin ahala. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, baina termometroetan aldaketa gutxi izango ditugu.

Astelehenerako, joerak bere horretan jarraituko du, eta aldaketa gutxi espero dira.

Kontuak horrela, maiatzeko ohiko giroa berreskuratuko dugu gurean, hilabetearen erdialdean mediatik gorako tenperaturak izan ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak