Gizartea -

EPAIA

Iruñeko Udalak idazkari lanpostua betetzeko 2019an egindako deialdia bertan behera utzi du Justiziak

Orduko udal gobernuak hauteskundeak egin aurreko azken egun baliodunean onartu zuen deialdia, maiatzaren 24an.

Iruñeko Udala. Vicente Guinea EITB Mediako erabiltzailearen argazkia
Iruñeko Udala
Iruñeko Udala. Vicente Guinea EITB Mediako erabiltzailearen argazkia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du Iruñeko Udalak idazkari lanpostua betetzeko 2019an onartu zuen deialdia. Lehiaketa oposizio bidez egitea aurreikusten zuen.

Joseba Asiron (EH Bildu) buru zuen udal gobernuak hauteskundeak egin aurreko ostiralean onartu zuen deialdia. Handik bi egunera, maiatzaren 26an, udaletarako bozak egin ziren, eta Enrique Mayak (Navarra Suma) bereganatu zuen alkatetza.

Udal gobernu berriak deialdiaren aurka egin zuen, besteak beste, azterketa teorikorako gaitegia edo gai zerrenda jasotzen ez zuelako, eta helegitea aurkeztea erabaki zuen.

Iruñeko Udalak bere errekurtsoan zioen deialdiak urratu egiten zuela Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 4.2 artikulua. Beraz, deialdia bere osotasunean baliogabetzeko eskatzen zuen hautaketa prozesuaren funtsezko baldintzetan eragina zuelakoan.

Orain, aretoak aintzat hartu du Udalak aurkeztutako errekurtsoa.

Kasazio helegitea aurkez dakioke epaiari organo judizial beraren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Lana albisteak Funtzionarioak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Iruñeko Udala