Gizartea -

Eguraldia

Giro nahasia, ekaineko lehen asteburuan

Larunbatean, arratsaldetik aurrera, ekaitzak izango dira protagonista, eta barnealdean bero egiten jarraituko du (28-32 ºC-ko maximoak). Igandea, bestalde, goibelago eta freskoago dator (epelenek nekez gaindituko dituzte 20 ºC-ak).

Larunbat goizean espero dugu giro argiena. Argazki: Gurutze Azcarate (Oñati)
Hodeiak, Oñatin (Gipuzkoa).
Larunbat goizean espero dugu giro argiena. Argazki: Gurutze Azcarate (Oñati)

E. G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekaitzak, hodeiak, eta batez ere igandean, tenperatura freskoagoak. Horrela marraztu du Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak ekaineko lehen astebururako iragarpena.

Larunbatak bi zati izango ditu: goizean, ostarte zabalak egongo dira zeruan, baina ez da erabat oskarbi egongo; kostaldeak behe hodeiak agertuko dira. Arratsaldean, berriz, hodeiak pilatuko dira eta ekaitz giroa nagusiko da. Zaparrada mardulak espero dira zenbait lekutan, eta txingorra ere egin dezake. Tenperaturan ez da aldaketa handirik espero: kostaldean, 23-25 ºC artean errendituko dira termometroak, baina barnealdean bero egiten jarraituko du. Hala, Gasteizen 28 ºC-koak izango dira maximoak, baina Iruñean 32 ºC-ak ere harrapa ditzakete. Arratsaldean iparraldeko haizea ibiliko da, eta barnealdeko zenbait lekutan indartu egingo da.

Igandea ilunagoa eta freskoagoa izango da. Ipar haizea ibiliko da, eta ipar partean, tenperaturaren beherakada nabarmena izango da: termometroak nekez helduko dira 20 ºC-ra (Iruñea eta Ebro ibarra izango dira salbuespena, 28 ºC-ko maximoa espero baita bertan). Ebro ibarrean, argiagoa izango da giroa, eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan. Isurialde atlantikoan, aldiz, egun goibela izango dugu, eta euri apur bat egingo du, batez ere arratsaldean.

Joeraren arabera, astelehenetik aurrera argitzera egingo du aroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia argazkiak Iruñea Nafarroako albisteak Iparraldea EAE albisteak Baionako bideoak Eguraldia Bilbao Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Udaberria