Gizartea -

Sexu erasoak

Donostiako tatuatzailearen aurkako epaia berretsi du Gorenak, hainbat sexu deliturengatik

Tatuatzaileari hamaika urte eta hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten, besteak beste, hiru sexu eraso eta sei sexu abusu delituengatik, eta oraindik behin-behinean aske dago.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak berretsi egin du Donostiako tatuatzaile bati sexu delituengatik ezarritako hamaika urte eta hilabeteko kartzela zigorra, Gipuzkoako hiriburuko epaitegiaren epaia berretsiz.

EFEk aipatutako erabakiaren arabera, Gorenak ez du defentsaren errekurtsoa tramitera onartu. Orain defentsa Auzitegi Konstituzionalera jotzeko aukera aztertzen ari da.

Zigor arloko epaitegi batek 2020ko otsailean kondenatu zuen tatuatzailea, hiru sexu erasoaren delituengatik, sei sexu abusuaren delituengatik, jazarpen delitu batengatik eta derrigortze delitu arin batengatik, bere bezeroei zein bizikideei egindakoak. Behin-behineko askatasunean dago 2019tik.

Gertakariak 2014 eta 2018 artean gertatu ziren. Lehendabiziko aldiz ezagun egin ziren bezeroetako batek Interneten tatuatzailearen abusuak jasan zituela jakinarazi zuenean. Horren ostean, beste emakume batzuek hainbat salaketa jarri zituzten, bata bestearen atzetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Auzitegi Gorena Delituak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak