Gizartea -

ISTRIPUA

78 urteko gizonezko bat hil da Uztaritzen, traktore batek azpian harrapatuta

Atzo gertatu zen ezbeharra, 17:30 inguruan. Antza, inguruan zebilen bizilagun batek ikusi zuen gizonezkoa, erreka batean, traktoreak azpian harrapatuta. Aste honetan, antzeko egoeran hil den bigarrena da.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

78 urteko gizonezko bat hil zen, atzo arratsaldean, Uztaritzen (Lapurdi), traktore batek azpian harrapatuta. Zabaldutako lehen informazioen arabera,  erreka batera erori zen gizonezkoa, eta gidatzen ari zen traktorearen azpian harrapatuta geratu zen. Tokian bertan hil zen.

Inguruan zebilen bizilagun batek 17:30 inguruan eman zuen trafiko-istripuaren abisua, eta suhiltzaileek atera zuen gorpua ezbeharraren tokitik.

Ostegunean, 70 urteko beste gizonezko bat zendu zen, Duzunaritze-Sarasketan (Nafarroa Beherean), hura ere traktoreak harrapatuta. Azkonzabal auzoko soro batean lanean ari zela, traktoretik erori eta ibilgailuak azpian harrapatuta hil zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Iparraldea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurdi Nafarroa Behereko azken ordukoa