Gizartea -
Trafikoa
Herri-lanengatik N-1eko erreietako bat itxi dute, Lasarte-Orian, Gasteizerako noranzkoan
Gipuzkoako Foru Aldundiak herri-lanak egingo ditu asteburu honetan N-1 errepidean, Lasarte-Oriako Hotel Txartel parean. Ondorioz, A-15 bide alternatiboa erabiltzeko gomendatu du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gipuzkoako Foru Aldundiak herri-lanak egingo ditu asteburu honetan N-1 errepidean, Lasarte-Oriako Hotel Txartel parean. Lan horiek eragozpenak eragingo dituzte 451,820 eta 452,275 puntu kilometrikoen artean, eta errepide horretako erreietako bat, Gasteizerako noranzkoan, itxiko dute.
Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Arabako hiribururako noranzkoan N-1eko erreietako bat trafikora itxiko da asteburuan, larunbat honetako 06:00etatik igande honetako 14:00ak arte. Hori dela eta, A-15 bide alternatiboa erabiltzeko gomendatu du.
Bestalde, GI-627 errepidearen babes-hesia egokitzeko lanen ondorioz, Arrasateko saihesbidean, Osiña-Ospitalea loturaren irteera-adarra itxiko dute, Aretxabaletarako noranzkoan, igande honetako 08:00etatik 14:00ak arte.
Ordu horietan ospitalerako sarrera egin beharko da Arrasateko Musakolako biribilgunetik, Gipuzkoa etorbidea eta Osiñaga kalea igarota, Osiña biribilgune berriraino. Herri-lanak behar bezala adierazita egongo dira.